Jatetxea
Karlos Arguiñanoren sukaldaritza, bertako eta denboraldiko produktuak lehenesten dituena
eta ingurunearen eragina duen proposamen gastronomikoa.

Euskal sukaldaritza berria, tradizioa eta abangoardia batzen dituen sukaldaritza-iraultza, Karlos Arguiñanoren sukaldaritzaren oinarria izan da beti. Egun, Zigor eta Maria seme-alabek oinordean jaso duten eta, sukaldeko talde osoarekin batera, maisutasunez defendatzen duten sukaldaritza.

Tokiko eta denboraldiko produktuen kalitatea eta haiekiko errespetua. Proposamen berritzaileagoekin orekan dauden teknika eta lan tradizionalak.

María Torres

Aiala sukaldaritza-eskolan trebatu zen eta, ondoren, gozogintzan espezializatu zen Eva eta Joseba Arguiñanoren eskutik. Zigorrekin batera jatetxeko sukaldea zuzentzen du, zerbitzu eta komanda bakoitza gainbegiratuz. Funtsezko laguntza da karta eta menuak prestatzerakoan, bere jakintza eta ukitu pertsonala ematen baitizkio jatetxeearen eskaintzari.

Argentinatik Karlos Arguiñanoren eskutik heldu zenetik, hura izan du erreferente nagusi. Haren balioak partekatzen ditu denboraldiko sukaldaritzaren alde, produktua eta dedikazioa lehenetsiz.

Zigor Arguiñano

Aiala sukaldaritza-eskolan ikasi zuen. Ondoren, Akelarre jatetxean, Bilboko Guria jatetxean eta gure lurraldeko beste jatetxe ospetsu batzuetan ekin zion bideari. 2000. urtean Karlos Arguiñano jatetxeko taldean sartu zen, Mikel Mayanen zuzendaritzapean. Sukaldeko partida desberdinen buru gisa jarraitu zuen, 2010. urtean, sukaldaritzako buru bihurtu zen arte. Ordutik, Karlos Arguiñano jatetxeko sukaldea zuzentzen du.

Txikitatik partekatzen ditu aitak erakutsitako balioak eta sukaldaritzarekiko errespetua. Horrek bere sukaldaritzaren oinarriak ezarri ditu bai produktuarekiko errespetuan baita plater bakoitza sukaldatzerakoan jartzen duen arretan ere.

Giorgio Aratan

Bera ere Aiala sukaldaritza-eskolako ikasle-ohia izandakoa, ikasketak burutu ondoren, erreferente handiekin lan egiteko aukera izan du. Hala nola David Muñozekin, Kokotxa jatetxeko Dani Lopezekin eta gure gastronomiaren lehen mailako beste jatetxe batzuetan eta sukaldari batzuekin. Gio jatetxeko funtsezko sukaldarietako bat da aspalditik. Zigor Arguiñanoren eskuin-eskua izanik eta sukaldeko arduradun bezala, sukaldeko prozesu guztiak gainbegiratzen ditu.

Denboraldiko jakien dastatzeko menua

Nortasun handiko jatetxea

Kantauri itsasora begira dagoen jangela eta izaera berezia duten bi barne areto, sasoiko menua edo askotariko platerak dastatzeko. Gure sukaldaritza eta kultura ahosabaiaren bidez ezagutzeko gune gastronomikoa. Zerbitzu hurbila eta adeitsua, une oro goza dezazun.


Bazkariak

Ordutegia
13:00 – 15:15h

Asteazkenetan itxita.

Afariak

Ordutegia
20:30 – 22:30

Igande gauak eta asteazkenak itxita.
Urritik ekainera ostiral eta larunbatetan irekita.