1979, Karlos Arguiñanok
jatetxea irekitzen du.

1979

Karlos Arguiñanok jatetxea irekitzen du.

1990

Karlos eta Luisik hotela irekitzen dute.

2010

Arguiñano bigarren belaunaldia.

1979
Karlos Arguiñanok jatetxea irekitzen du.

KA, Karlos Arguiñanoren Hotel Jatetxea, 1979an jatetxea ireki zenean hasi zen familia-negozioa da.

Arguiñano gazte hark, euskal gastronomiako beste maisu askorekin batera euskal errezeta-liburu tradizionalaren berrikusketan eta iraultzan murgildua zegoenak, proposamen gastronomiko osasuntsuagoa eta modernoagoa eskaintzen zuen bere jatetxean bertan. Euskal sukaldaritza berria, tradizioa eta abangoardia batzen dituen sukaldaritza-iraultza, beti izan baita Karlos Arguiñanoren sukaldaritzaren oinarria. Eta izaten darrai.

1990
Karlos eta Luisik hotela irekitzen dute.

1990ean, Karlos eta Luisik negozia handitu egin zuten, hotela irekiz. Gaur egun oraindik Aiala etxearen izaerari esuten dioten 12 logelako hotela inauguratu zuten.

Hotela aparteko ingurune pribilegiatu batean kokatuta dago: Zarauzko hondartzan. Ametsetako leku bihurtzen dute hotela inguruko olatuen soinuek eta itsasoaren bistek. Beste inon ez bezala atseden hartzeko sortua. Familia-giroan, bisitari bakoitza etxean bezala sentitzeko behar den guztiarekin.

ARGAZKI FAMILIA

2010
Arguiñano bigarren belaunaldia

Arguiñano familiak zuzentzen du gaur egun Karlos Arguiñanoren hotel-jatetxea barne hartzen dituen Aiala etxea.

Beti egon dira, nolabait, familia-proiektuari lotuta bigarren belaunaldiko arguiñanotarrak. Pixkanaka, Karlos eta Luisi, beraien bost seme-alaben eskuetan uzten doaz proiektuaren kudeaketa. 20 urtez elkarrekin bizikidetzan lan egin ondoren, Karlosen telebistako arrakasta jarraiaren ondoren, aita/ama eta seme-alaben arteko irakaskuntzen eta ikaskuntzen ondoren, belaunaldi-aldaketa iritsi da. Seme-alabek lekukoa hartu dute. Hala ere, 45 urteko ibilbidearen ondoren, Karlos eta Luisik proiektuan jarraitzen dute.

ArguiñanoFamilia23´_G

Aiala etxea, 120 urte baino gehiagoko historia

Garai bateko harrizko jauregia, Villa Aiala izenaz ezaguna, Karlos Arguiñanoren hotel-jatetxea da egun.

Kokapena eta inguruak… Itsasoaren lurrina, mendiko aire freskoarena, nortasuna duen sukaldaearena; hunkitzen gaituzten zaporeena… Izara leunen laztana edo itsasertzeko brisarena azalean, hondartzan ibilaldi bat egin ondoren… Itsasoko olatuen soinua, atsedena kulunkatzen duen soinua… Guzti hori eta askoz gehiago gertatzen da KA hotelean.


100% Txakolina

Bodega K5

Ikusi web-a

Jatetxea / Ezkontzak

Arguiñano Anaiak

Ikusi web-a

Sukaldaritza eskola

Aiala

Ikusi web-a