Karlos Arguiñano Hotela
Zarauzko hondartzaren aurrean kokatutako XX. mende hasierako jauregia. Zatoz itsasoaren soinua entzunez esnatzera.
Zerbitzuak
Aiala Etxea XX. mendearen hasieran eraiki zen. Etxeko eta garaiko izaerari eusten dioten 12 gela ditu, erosotasun guztiekin, zure egonaldiaz ahalik eta gehien goza dezazun.
Gosari kontinentala (*karta aukeran, gainordainarekin). Check in 14:30etan. Check out: 12etan. Aparkalekua. Garbitegi zerbitzua. Gela-zerbitzua. Wifi. Hozkailua.
Gure gelak ezagutu
Junior Suite, terrazarekin eta itsasora begira
2 heldu. Ohe bikoitza. Terraza. Itsasora bistak.
Logela bikoitza – 2m-ko ohea, egongela, dutxa eta bainuontzidun bainugela eta itsasora begira terraza zabala dituen logela.
Logela bikoitza terrazarekin edo/eta itsasora begira
2 heldu. Ohe bikoitza edo banakako bi ohe. Terraza. Itsasora bistak.
4 logela bikoitz – 1,50 m-ko ohea edo banakako 2 ohe eta bainugela dutxarekin dituzten logelak. Hiruk terraza zabal bat dute itsasora begira eta laugarrenak, terrazarik izan ez arren, bista ederrak ditu.
Logela bikoitza kalera begira
2 heldu eta ohe gehigarria aukeran. Ohe bikoitza edo banakako bi ohe. Kalera eta albo batera bistak.
3 logela bikoitz. Hiruetatik batek ohe bikoitza du. Beste biek banakako 90 cm-ko bi ohe eta ordezko bat aukeran. Bainugela dutxarekin. Gela hauek hegoaldera begira daude, bistak Mendilauta kalera eta eraikinaren albo batera dituzte.
Banakako logela kalera begira
1 edo 2 heldu. 1,35 m-ko ohe bikoitza. Bainua dutxarekin. Kalera begira.
Banakako 4 logela. Erabilera bikoitzerako ere egokiak. 1,35 m-ko ohea, dutxadun bainua eta hegoaldera, Mendilauta kalera, begira.
Zarautz
Gure hotela Zarauzko hondartzako lehen lerroan dago, Gipuzkoako kostaldeko herri eder honetan. Itsas-herri txikiz inguratuta, paisaia natural zabalak eskaintzen ditu eta, aldi berean, Donostiatik eta Bilbotik oso gertu dago. Zure egonaldian zehar aholku emateko prest gaude. Baita gure ingurunea ezagutzen, gure gastronomiaz gozatzen eta gure kultura ezagutzen laguntzeko ere.