arrow

Ongi etorri Karlos Arguiñanoren hotel-jatetxera.

Hotela

Zarauzko hondartzaren parean kokatuta dagoen XX. mendeko jauregia. Xarmadun 12 logela eroso, zure egonaldiaz ahalik eta gehien goza dezazun. Gertuko zerbitzua, etxekoa eta neurrirakoa.

Jatetxea

Karlos Arguiñanoren seme-alaben eskutik, garaian garaiko produktuetan oinarritutako proposamen gastronomikoa. Euskal sukaldaritzaren baitan, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko orekan egina.

Taberna eta terraza

Kantauri itsasoaz eta inguruko paisaia ikusgarriez gozatzeko aparteko begiratokia. Bestelako otorduak atsegin dituztenentzat ere ezin hobea.

Karlos Arguiñanoren hotel-jatetxea, plazer txikiez gozatzen dutenentzako aukera paregabea da. Gure gastronomiara, kulturara eta ingurunera hurbiltzen zaituen proposamena.

Arguiñano familiak kudeatzen du Zarauzko hondartzaren parean kokatzen den Aiala etxea, jatetxea eta hotela barne hartzen dituen XX. mende hasierako jauregia.

Karlos Arguiñanoren seme-alabek zuzentzen dute gaur egun Karlosek eta Luisik duela 45 urte baino gehiago abian jarri zuten proiektu hau.


Nola lagundu zaitzakegu?

Kontsultatu gure ohiko galderen atala.

Ohiko Galderak

Jarri gurekin harremanetan

Kontsultaren bat egin nahi baduzu edo informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu bat.

Harremanetan jarri